Abian da Itziarko 62. gau-ibilaldia

Miren Mujika 2014ko mar. 3a, 15:55
Debagoiendarrak Itziarko gau-ibilaldiko egunsentian.
Urtero legez Itziarrera egiten den gau-ibilaldi erlijiosoa martxan da. Txangoak aurreko urteetan Gipuzkoan izan duen oihartzunaren ondorioz, aurten ere egingo da 42 kilometroko mendi martxa. Maiatzaren 10ean izango da, larunbata.

Segurtasun neurriak direla eta, ibilaldiaren antolatzaileek jakinarazi dute hasierako gurutzearen eta bidea ixten duen auto artean doan jendea soilik hartuko dutela partaidetzat. Norabideen inguruan gehiago jakin nahi izanez gero, web orri honetan aurki daiteke informazio gehiago: www.marchaitziar.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak