Emakume ekintzaileei laguntzeko programaren arrakasta ospatu zuten Foru Aldundian

Leire Kortabarria 2014ko mar. 3a, 10:12
Emekin programaren inguruko ekitaldia.
Emakume ekintzaileei laguntzeko Emekin programak 270 enpresa sortzen lagundu du bere zazpi urteko ibilbidean. Laboral Kutxak babestutako programa da. Foru Jauregian ekitaldia egin zuten arduradunek eta parte hartzen duten 100 bat emakumek.

Martin Garitano diputatu nagusia izan zen ekitaldiko buru, eta beste arduradun batzuk hauek izan ziren: Jon Peli Uriguen, Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko diputatua; Berdintasuneko foru zuzendari den Laura Gomez; Julia Fernandez, Aspegiko, Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteko zuzendaria; eta Javier Kortajarena, Laboral Kutxaren ordezkari gisa.

Martin Garitanok emakumeek enpresa bati ekiterakoan duten "adorea" eskertu zuen, "are gehiago une hauetan", eta gogorarazi die Aldundiak beraien ekimena babesten jarraituko duela. Ekitaldia otsailaren 28an egin zuten.

Emekin programak, Gipuzkoako Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismoko sailak bultzatutakoak, helburutzat du emakume gipuzkoarren artean ekintzailetasuna mesedetzea. Nahiz eta 2007an sortu zen, programaren goraldia, paradoxikoki, 2012 eta 2013 urteetan eman zen, krisi betean.

660 emakume

Emekinek aholkularitza eta laguntza eskaintzen die ekimen enpresarial bat duten emakumeei, bideragarritasun azterketa bat egiten lagunduz eta ekimenaren lehen urteetako martxaren tutoretza eginez. Finantza laguntzak ere eskaintzen zaizkie.
Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatzen ditu ekimen hauek, eta Aspegik, Gipuzkoako Emakume Profesional eta Enpresarien Elkarteak, kudeatzen ditu, Laboral Kutxaren laguntzarekin.

Bere 7 urteetan, 660 emakumek atera diote etekina programari, eta 270 enpresa sortu dira. Alabaina, azken urteetan izan da, 2012 eta 2013an, krisi betean, programak arrakasta handien izan duen unea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak