Autodeterminazioaren eta erabakitzeko eskubidearen arteko desberdintasunak aztertu eta jendearen zalantzei buruz hitz egin, eztabaidatu eta alternatibak proposatzeko asmoarekin datoz. Horretarako, Mario Zubiagaren hitzaldiaz baliatuko dira martxoaren 7an, 19:00etan, Oñatiko Gaztetxean. Herri guztietako gazteak hitzaldira gaian pixka bat sakonduta eta hausnartuta joan daitezen, Bergara, Oñati, Aretxabaleta eta Arrasaten prestakuntza saioak egingo dira. Arrasateren kasuan, martxoaren 5ean, 19:00etatik-20:00etara Arrano elkartean.
Beraz, independentziaren beharra aldarrikatu eta gazteen artean independentziaren aldarria zabaltzen ahaleginduko dira hainbat ekimen eginda, hala nola mahai-inguruak, hitzaldiak, autoprestakuntza, bideo-emanaldia, kale ekintzak, etab. Horrez gain, Kataluniako Arran gazte antolakundearekin topaketak egingo dituzte.