Bi hilabete pasatxo iraungo dute aurtengo Debagoieneko Jardunaldi Gastronomikoek; hau da, otsailaren 21etik apirilaren 27ra. Oraingo honetan, sukaldaritza tailerrak jarri dira abian debagoiendarrek garaiko sukaldaritzaz goza dezaten, eta lau jatetxek egin dute bat ekimenarekin: Maialde, Zumeltzegi, Santa Ana eta Goiko Bentak, hain zuzen. Martxoaren 5ean eta 19an Arrasateko Eroski Hipermerkatuan izango dira tailerrak, arratsaldeko seietan. Frikatza, gatzatua eta entsalada epelak dira Maialde eta Zumeltzegi jatetxeetan landuko diren menuak eta bildots menestra, gatzatua eta natillak Santa Ana eta Goiko Bentan.