Aurtengo Gida komertziala banaketa prozesuan dago jada. Papereko euskarri tradizionalaren 20.700 ale banatuko dira astebetean Debagoieneko herri guztetako etxeetan. Betiko legez, hiru bertsio daude bata Bergara, Antzuola eta Elgetakoek jasoko duten gida, bestea Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Arrasate eta Aramaioko herritarrek jasoko dutena eta hirugarren bertsioa Oñatikoena.
Aurten baina esfortzu handia egin da Interneteko euskarrian, izan ere, badira jada urte batzuk Interneten munduak indarra hartu eta sarean egotea ezinbesteko bilakatu dena negozioentzako, halabada, bailarako komertzioei bertan azaltzeko aukera eman zitzaien euren telefono, irudi eta bideoekin. Aurtengoan, baina beste plus bat eskaini zaie dendariei.
Honetaz gain, mugikorrek ere badute presentzia aurtengoan, euskarri honetan ere hobekuntzak egin baitituzte Goiena Gidako kideek.