Mendebaldeko Saharako bandera jarri dute bailarako hainbat udalek

Jon Moñux 2014ko ots. 28a, 10:20

Bergarako udaletxeko balkoia saharar banderarekin.
Atzo, eguena, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu zeneko 38. urteurrena ospatu zen. Hori dela eta, Debagoieneko hainbat udalek herrialde horretako bandera jarri zuten. Bergarakoak eta Arrasatekoak, besteak beste.

Arrasaten, esaterako, Nubi elkarteak udaletxeko balkoian bandera sahararra jartzeko eskatu zion Arrasateko Udalari. Elkartearen arabera, "herri Saharauiari atxikimendua adierazteko oraindik ere, 2014ko otsailaren 27an, Marokoren menpe bizi delako herria".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak