Eguaztenean bilera egin zuen Debarroko LABek Eibarko Armeria Eskolan eta bertan, hainbat gai landu zituzten, tartean martxoaren 3an Bilbon FMIko arduradunek egingo duten NDFren goi-gailurra izan zuten hizpide. Bileraren amaieran Bilbora joateko deia egin zioten jendarteari.
Eibarko bileran gai ugari hartu zituzten ahotan Debarroko LABeko kideek. Bilbon martxoaren 3an, astelehena egingo den Global Forum Spain goi-bilera dela eta GUNEk –gehiengo sozial eta sindikalaren plataforma– deituta egingo diren mobilizazioekin bat egin zuten eta jendarteari Bilbora joateko deia luzatu zieten. Horretarako autobusak ere antolatu dituzte, Arrasate eta Bergaratik, esaterako.
Bileraren amaieran, pobreziaren aurkako kontzentrazioa egin zuten Eibarko Untzaga plazan.