"Ezker Abertzale osoak –Ernai, LAB eta Sortu– estrategia egoera berrira egokitu eta berau garatzea erabaki du Helburuak berdinak izaten jarraitzen dute, euskal estatu sozialista, euskalduna eta feminista eskuratzea". Hala eman du aditzera Debagoieneko Sortuk.
Hori horrela, lehentasunak erabaki eta estrategiaren oinarri nagusiak landu ditu Ezken Abertzaleak, eta estrategiaren beraren oinarri nagusiak azaldu dituzte: Aldebakartasuna; indar metaketa, konfrontazio demokratikoa eta herritarren aktibazioa.
Bestalde, lehentasunak ere landuko dituztela eman dute aditzera, eta horien artean honako puntuak landuko dituzte: "Gatazkaren ondorioak konpontzea; gatazkaren arrazoiak konpontzea; eta nazio eraikuntza eta eraldaketa soziala".
Batzar irekiak ibarrean
Hainbat batzar ireki antolatu ditu Debagoieneko Sortuk martxoari begira. "Herri batzarretan parte hartzeko deia egin nahi dugu jendetsuak eta parte hartzaileak izan daitezen. Azalpenak bideo bidez emango dira; materiala Sorturen weborrian eskuratu daiteke; eta batzar irekiak eta parte hartzaileak izango dira".
Datak zehaztu dituzte:
- Martxoak 5, eguaztena, 18:30ean. Bergarako Irizar jauregian.
- Martxoak 8, zapatua, 10:00etan. Antzuolako Olaran Etxean.
- Martxoak 22, zapatua, 10:00etan. Oñatiko gaztelekuan.
- Aretxabaleta, Elgeta eta Arrasate: data zehazteke.