Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen etorkizunaz, Komunikaldian

Irati Goitia 2014ko ots. 26a, 16:04
Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen etorkizunaz aritu dira gaur Huheziko Komunikaldian. Lan aukeren gaineko informazioa zabaltzea, eta antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta lan-esperientziak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute ikasleek. Ane Irazabal 'freelance' kazetari arrasatearra izan da jardunaldietan izan den hizlarietako bat.

Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi dut, eta orain zer? Horixe Mondragon Unibertsitateko Huhezi fakultateak antolatutako Komunikaldiaren izenburua. Aurtengoa bederatzigarren edizioa izan da eta gaur goizean egin dute  Garaia Berrikuntza gunean.

Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleen etorkizunaz aritu dira jardunaldiean. Helburua izan da lan aukeren gaineko informazioa zabaltzea eta antzeko ikasketak egin dituzten gazteek abian jarritako ekintzailetasun eta lan esperientziak ezagutzea izan da. Horrela, ikasle-ohiek bertatik bertara kontatu dizkiete euren esperientziak egungo ikasleei.

Ikasleek lehen eskutik ezagatu dituzte: Amaia Elu Hirudart 3D diseinu-estudioko kidearen, Ruben Mateo Beniwood ekoiztetxetik etorri den, Oihane Beñaran Bolivian Nazio Batuen Erakundean komunikazio teknikaria den eta Ane Irazabal freelance kazetari arrasatearraren esperientziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak