Ander Bolibar bergararra eta Kepa Matxain Y belaunaldian eta kulturgintzan arakatzen

Goiatz Arana Begiristain 2014ko ots. 26a, 20:00
'Erretenak' da dokumentalaren izena. Ander Bolibar bergararrak eta Kepa Matxain añorgatarrak egin dute, Mondragon Unibertsitateko Sorguneak ikertegirako. 80ko hamarkadan jaiotako zazpi lagunek Y belaunaldiaz eta kulturgintzaz hitz egiten dute bertan, eztabaidarako puntuak eskainiz.

X belaunaldiaren ondorengoari deitzen zaio Y belaunaldia, eta 80ko hamarkadan jaiotakoek osatzen dute gutxi gorabehera.

Nolako kezkak dituzte? Sentitzen al dute euren burua belaunaldi bateko kide? Ze iritzi dute kulturgintzako problematika orokorrez? Nola bizi dute transmisioaren gaia, edo tradizioaren berrikuntza, edo lehendik datorren fluxuari segida ematea?

Zazpi elkarrizketatu

Zazpi lagun –"fluxu horretako zazpi erreten", eurek dioten moduan–  elkarrizketatu dituzte, erantzun bila. Kazetaritza, bertsolaritza, literatura, soziologia edota musikaren alorretan dihardute, besteak beste:

  • Garazi Arrula, Tafalla 1987
  • Leire Lopez, Ibarrangelu 1982
  • Jon Benito, Zarautz 1981
  • Amets Arzallus, Hendaia 1983
  • Andoni Olariaga, Berriz 1984
  • Beñat Sarasola, Donostia 1984
  • Jokin Azpiazu, Ermua 1981

Grabazioak 2013ko maiatzean eta ekainean egin zituzten Donostian, Gasteizen, Gernikan, Soraluzen, Tafallan eta Zarautzen. Sarean zintzilik dago eta 1.100 bisita baino gehiago izan ditu dagoeneko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak