Mozorro bazkarietarako txartelak erosi daitezke oraindik Eskoriatzan eta Aretxabaletan

Mirian Biteri 2014ko ots. 24a, 13:30
Oraindik salgai daude aurtengo Aratusteetan Eskoriatzan eta Aretxabaletan egingo diren mozorro bazkarirako txartelak.

Aretxabaletan 600 lagunendako tokia dago Aratuste-domekan, martxoak 2, Ibarra kiroldegian egingo den bazkarian; oraindik 80 bat txartela daude saltzeke. Interesatuak Arkupera joan behar dira astegunetan, Kultura Saileko bulegoetara, 08:00etatik 15:00etara; helduenak 16,5 eurotan daude salgai eta umeenak 13 eurotan. Koadrilaka eman behar da izena.

Bestalde, Eskoriatzan bihar, martitzena, amaitzen da Aratuste-zapatuan, pilotalekuan, egingo den bazkarirako txartelak erosteko epea. 15 eta 10 eurotan daude salgai Inkernun eta Goxo Txikin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak