Aloñako neskek estu hartu zituzten Arizmendikoak, eta aukera bat baino gehiago izan zituzten bi taldeek markagailuan aurreratzeko. Hala ere, zorteak ez zien lagundu, eta batean langak eta bestean punteria faltak bere horretan utzi zuen markagailua. 70 minuturen ostean husnako berdinketarekin agurtu zuten liga Debagoieneko bi taldeek.
Igoera fasea martxoaren 8an
Hodei Guridi eta Xabi Gallastegiren gidaritzapean lanean diharduten Eskoriatzako eta Aretxabaletako kadete neskek denboraldi polita egin dute. Hala, 26 punturekin hirugarren geratu dira sailkapenean Anaitasunaren (41 puntu) eta Eibarren (34 puntu) atzetik eta Mondraren (25 puntu) aurretik –laugarren geratu da eta igoera faserako sailkatu–.
Selekzioaren partidua eta Aratuste jaiak direla tartean, martxoaren 8an, Emakumeen Egunean hain zuzen, hasiko dute igoera fasea.