Garbiñe Etxeberria eta Jabi Garmendia Realeko entrenatzaileak izan dira saioak zuzendu dituztenak. Gaztetxoen behatzaile lanak egiten dituzte. "Neske futbola jarraitzen dugu", adierazi zuen Etxeberriak.
Inguruko zazpi taldetako neskak izan dira entrenamendu saio horietan (Aloña Mendi, Urki, Antzuola, Arizmendi, Mondra, Mutriku eta Bergara). Taldeek eurek aukeratu dituzte jokalariak lan saio horietara joateko. "Taldeei hiru jokalari bidaltzeko eskaera egin genien, eta guk klubek bidalitakoekin entrenatu dugu", zehaztu zuen Etxeberriak. Atzoko saioan, guztira 19 neska izan ziren.
Reala gerturatzen
"Helburua neska hauek gertutik jarraitzea da eta Reala beraiengara gerturatzea. Izan ere, beraientzat, batez ere, bailara honetan, urruti gelditzen da Reala", zioen Etxeberriak. Hain zuzen, ekimen berri honekin jokalariak Zubietara joan beharrean Realeko ordezkariak dira ikuskatzaile lanetan Gipuzkoan barrena dabiltzanak. "Nahi duguna da Reala gertu senti dezatela".
Bestalde, Etxeberriak gaineratu zuen nesketan talde bakarra dagoela, lehen mailan jokatzen duena. "Infatilentzat urrun gelditzen da, bidea oso luzea da goraino iritsi arte. Orduan gure nahia da jakitera ematea: lasai egon daitezela, jarraitzen ditugula, badagoela etorkizuna eta jarrain dezatela lanean".