Gaur, egubakoitza, Elorrioko gaztetxean izango dira Odolkiak Ordainetan tafallarrekin batera; azken horiek aurkeztuko dute diskoa. Zapatuan, berriz, folk-rock musika egiten duen The Potes arrasatearrekin batera Zumaiako gaztetxean joko dute. Egun horretarako, gainera, Arrasate eta Aretxabaletako lagunekin autobusa antolatu dute; guztira, 50 bat lagun joango dira kostalderaino ondo pasatzeko asmoz.