Bost autobus irten dira Arrasatetik eta bana Aretxabaleta eta Aramaiotik. Egun garrantzitsua da gaurkoa Baskoniaren zaleentzat, izan ere, partiduaz gain, Lamar Odom jokalari berriaren aurkezpena egingo dute arabarrek Buesa Arenan. NBAn urtetan jokatu duen estatubatuar bat da Laboral Kutxaren azken fitxaketa.