Kalean nahiz antzokietan publiko guztiari zuzendutako antzezlan parte-hartzaileak eskaintzen ditu Panta Rhei antzerki konpainiak, eta ez du etenik izan, 1988an hasi zenetik. Jarduera horren baitan sortu da Astokillo astoaren figura, "gaur egun hain beharrezkoak diren bakearen, umiltasunaren, adorearen eta pazientziaren baloreak" islatzen dituena.
Hala, zapatuan, hilak 22, 19:30etik aurrera Merkataritza Parkera joaten diren guztiei Gasteizko antzerki konpainia honen azken lanaz gozatzeko aukera emango die Gorbeiak, Costa Rican ofizialki estreinatu aurretik; Costa Ricako Arteen Nazioarteko Jaialdian parte hartuko dute.