Mondragoneko Bacek Agoraren lehenengo edizioa egingo du negozio aukera berriak sortzen laguntzeko

Jon Moñux 2014ko ots. 18a, 17:17

Agoraren lehenengo edizioa egun bat iraungo duen jardunaldia izango da. Martxoaren 1ean egingo da Goi Eskola Politeknikoko Garaia Campusean. Aurkeztuko diren proiektuak Mondragoneko enpresek aurkeztutako proposamenak izan behar dira, eta banaka zein diziplina anitzeko taldeetan eman dezakete izena. Mondragon Unibertsitatea - Goi Eskola Politeknikoarekin lankidetzan antolatu du ekimena Mondragoneko Bacek.

Agora hainbat jarduera integratzen dituen lan dinamika bat izango da eta epe laburrera ekintzailetza proiektuen bitartez gauzatu daitezken negozio aukera sortzera zuzenduta dago. Besteak beste, erronka jakin baten aurkezpena, talde lanerako dinamika, negozio eredu baten definizioa eta lanerako plan baten definizioa dira jorratuko diren jarduerak. Bukatzean, proiektuaren aurkezpena egingo dute Agorako beste parte hartzaileen aurrean.

Sei proiektu garatzeko helburua du Agoraren lehenengo edizioak: trenak barrutik estaltzeko panelak, substantziak tenperaturako baldintza kontrolatuetan garraiatzeko osagaiak, barne zola ortopideko pertsonalizatuen fabrikazioa, igogailuen ateetarako panel isolatzaileen fabrikazioa, Cooperative Talent Staffing, eta Biostore (lagin biologikoak biltegiratzea).

Agoraren lehenengo edizio hori dohakoa izango da. Parte hartzeko beharrezkoa da aurrez izena ematea, 943 77 20 64 telefonora deituz edo morobengoa@iseamcc.net helbide elektronikora idatziz.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak