Egueneko Finantza Kontseiluaren ondoren, Gipuzkoako Foru Aldundiko arduradunak Gipuzkoako alkateekin bildu dira gaur, astelehena, eguerdian, 2013ko Udalak Finantzatzeko Foru Funtsaren likidazioaren berri emateko. "Finantza Kontseiluan akordiorik lortu izan ez bagenu, 5,6 milioi horiek bikoitza izan zitezkeen", adierazi du Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuak. Akordiorik lortu izan ez balitz, 11 milioi itzuli beharko zituzten Gipuzkoako Udalek. Finantzen Kontseiluko akordio horren bidez, balantzeen eguneratzeak Gipuzkoari eragindako kaltea %65ean zuzentzea lortu zen.
Dena otsailean itzuli beharrean, lau epetan itzultzeko proposatu die Aldundiak.
Foru Ogasunaren esanetan, "balantzeen eguneratzea ez da 2013ko UFFFaren likidazio negatiboan eragin duen elementu bakarra. Estatuarekin izandako desadostasunek ere zerikusia izan dute. Izan ere, BEZaren doikuntzen alorrean Estatuak bere gain hartu ditu zenbait sarrera".
Helena Francoren iritziz, "udalek ez dute arazo handirik izango itzulketa hori egiteko". Izan ere, "norberak bere aurrekontua egiten duenean margen txiki batekin jokatzen du, eta margen horren barruan %1,4 sartzen da.
Aldundiko arduradunak Gipuzkoako alkateekin bildu ziren urrian itxieraren aurreikuspenei buruz informatzeko. 2013ko UFFFaren behin betiko itxiera, alkateei iragarritako aurreikuspena baino hobea izan da.