'Debagoiena zuzenean', erreportariak bertatik bertara

Amaia Txintxurreta 2014ko ots. 17a, 09:15

Txomin Madina, aurkezlea, saio berriko platoan.
Astelehenetik egubakoitzera eskaintzen ari gara saioa 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean

Duela astebete estreinatu genuen Goiena telebistan Debagoiena zuzenean saioa. Edukiak modu fresko eta arinean eskaintzen ditu Txomin Madinak aurkeztutako saioak eta erreportariak hara eta hona ibiltzen dira albisteak dauden tokietatik informazioa ematen. Aste honetan ere gai ugari landuko ditugu.


Gai ugari landuko ditugu

Gaur, astelehena, kontu hauek landuko ditugu: Oñatiko musika eskolaren 25. urteurrena, Amodiozko Gutunen Lehiaketa eta asteburuan Arrasateko Amaia antzokian izan den haurrei eta familiei zuzendutako Kapsulak emanaldia.
Martitzenean, berriz, Bularretik Mintzora ekimena hobeto ezagutuko dugu eta Bergarako Angiozar auzoa ere bertatik bertara ezagutuko dugu.
Eguaztenean, ostera, lehenengo, Arrasateko San Felipe Apostol elkarlaguntza elkartea ezagutuko dugu, gero Aurreztu.com atarian murgilduko gara Erakusleiho izeneko tartean, eta azkenik, sare sozialak izango ditugu berbagai eguaztenero moduan.
Eguenean Aretxabaletako Kurtzebarri eskolako obren nondik norakoak jasoko ditugu eta egubakoitzean sukaldaritza eta moda kontuak landuko ditugu.

Ordutegia

Astelehenetik egubakoitzera 20:00etan, 21:00etan eta 22:30ean eskaintzen dugu saioa. Egun horretako 00:30 inguruan ere errepikatzen dugu eta hurrengo eguneko 14:00etan eta 16:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak