Leire Fernandez eta Ekaitz Kortazar garaile Antzuolako 8 Milietan

Ane Miren Etxeberria 2014ko ots. 16a, 15:36
Ekaitz Kortazar durangarra izan da aurtengo edizioko txapelduna. 1:04:41 izan da bere azken denbora, beraz iazkoa hobetu du. Emakumezkoetan aldiz, Leire Fernandez errenteriarra izan da lehena helmugaratzen 1:18:29 denbora markatuz. Aurtengo mendi lasterketa, herrikoiagoa izan da eta oso arrakastatsua, izan ere 241 korrikalari atera dira irteera puntutik. 5 erretiratu izan dira soilik, beraz, oso pozik eta gustura agertu dira antolakuntzako kideak.

Goizeko 10:30etan eman zaio hasiera aurtengo Antzuolako 8 Miliak mendi lasteketari. Eguraldi aldetik, giro paregabea eta ikusle zein korrikalarien aldetik ere ezinhobea. Izan ere, 241 korrikalari atera dira herriko plazako irteeratik aurretik zituzten 14 kilometroei gogoz aurre egitera. Iaz, elurrra izan zen nagusi eta aurten lokatza, baina hala ere, parte hartzaileak oso pozik agertu dira ibilbidearekin eta nola ez, zaleen animoekin. Izan ere, plaza, jendez beteta egon da, baina ibilbideko txokoak ere zalez beterik izan dira eta hori asko eskertzen dute parte hartzaileek.

Irteera ordutik ordubete eta gutxira, lehena helmugaratu da. Ekaitz Kortazar bizkaitarra izan da lehena heltzen 1:04:41eko denbora markatuz. Iazko denbora hobetu du Kortazarrek. Bigarrena, iazko postu bera lortuz, Abdel Rahim heldu da 1:04:51ko denborarekin, beraz segundu gutxitara. Hirugarren postuan Iker Oliveri iritsi da, iazko edizioko txapelduna, bere denbora, 1:05:42.

Nesketan aldiz, Leire Fernandez errenteriako neska gaztea helmugaratu da, 1:18:29 denbora markatuz. Honek ere iazko errekorra hobetu du. Debagoieneko korrikalariei dagokionez, lehena Arrasateko Iñigo Alzola izan da; 1:09:28 denborarekin.

Herriko lehena aldiz, Ion Iturbe izan da, sailkapen nagusian ere postu ona lortu du, hamargarren izan baita 1:11:06 denbora lortuz. Nesketan, herriko lehena Idoia Aranguren izan da.

Jarraian lehenengo 10 sailkatuak:

  1. Ekaitz Kortazar: 1:04:41
  2. Abdel Rahim: 1:04:51
  3. Iker Oliveri: 1:05:42
  4. Juanjo Igartzabal: 1:06:47
  5. Mikel Beunza: 1:07:54
  6. Iñigo Alzola: 1:09:28
  7. Iraitz Arruabarrena: 1:09:40
  8. Xabier Zarraunz: 1:10:01
  9. Alberto Mella: 1:10:39
  10. Ion Iturbe: 1:11:06

Hemen sailkapen nagusiko lehen hamar emakumeak:

  1. Leire Fernandez: 1:18:29
  2. Nere Arregi: 1:27:31
  3. Ana Reina: 1:33:15
  4. Lide Azkue: 1:35:47
  5. Idoia Aranguren: 1:35:21
  6. Idoia Garde: 1:36:54
  7. Ainara Murua: 1:37:20
  8. Maialen Gurutxaga: 1:37:32
  9. Izar Urteaga: 1:38:12
  10. Zutoia Odriozola: 1:39:11

 

Herritxo txikienak plastikozko motorrekin

Nagusiak mendian korrika zebiltzan bitartean, herriko txikienek ere izan dute euren lehia partikularra. Plastikozko motorrak hartuta 20 neska-mutil baino gehiagok lasterketa egin dute herriko plazan. Primeran aritu dira txikiak eta lehia gogorra izan da. Gurasoek ere primeran pasa dute euren seme-alaben arteko lasterketa ikusten.

Erlazionatuak

Antzuolako 8 Miliak: Sailkapena

Ane Miren Etxeberria 2014 ots 16 Antzuola

Antzuolako 8 Miliak

Ane Miren Etxeberria 2014 ots 16 Antzuola

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak