EPPK-ko presoak banan-banan Zaballako kartzelara ekartzea eskatuko dute

Goiatz Arana Begiristain 2014ko otsailaren 16a

Euskal Preso Politikoen Kolektiboko bi mintzaidek –Marixol Iparragirre eskoriatzarrak eta Jon Olarrak– elkarrizketa eskaini diete 'Berria' eta 'Gara' egunkariei. Urrats zehatza iragarri dute horietan: destino aldaketa eskatuko dute, alegia, Espainiako ziegetan dituzten kolektiboko kide guztiak Zaballako espetxera aldatzea.

Euskal Herrian batzea "ezinbesteko" neurritzat jo du kolektiboak, konponbideari ekarpenak egiteko: "EPPK subjektu aktiboa izateko, ezinbestekoa da kide guztiak espetxe berean egotea", adierazi dute mintzakideek, eta Frantzian dituztenei dagokienez, herritik gertuen dagoen espetxera eramatea galdegingo dute.

Elkarrizketak irakurtzeko: Berria eta Gara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak