Bide Ertzean eta Governors taldeak izan ziren atzo Oñatiko gaztelekuan. 140 bat lagun elkartu ziren talde biak ikustera eta goxotasunetik indar leherketara egin zuen emanaldiak. Bide Ertzean izan zen lehena oholtza gainean eta Tolosarrek 77 disko berriko kantuak eskaini zituzten. Ondotik etorri zen Governors taldearen emanaldia. Orduan indarra izan zen nagusi.
Giro polita sortu zen gaztelekuan, baina hainbat ikusle kexu izan ziren Bide Ertzean taldearen emanaldian zenbait lagunek egindako zaratarekin.
Argazkiak: Aritz Gordo.