Hain zuzen ere, sail ofizialari dagokionez, 96 izan dira jasotako lanak. Bestalde, eta MU ikasleen lehiaketari dagokionez, beste hamar lan jaso dituzte.
Aurten jaialdiak berritasunak ditu. Iaz sari berezia sortu zuten gastronomiaren inguruan, Basque Culinary Center sartu baitzen laguntzaile bezala, eta aurten indartu egin gura izan dute; Basque Culinary lehiaketa ipini dute martxan.
"Kalitate aldetik-eta oraindik ez dakigu zer-nolakoak diren. Orain horretan hasiko gara, lanak ikusi eta Huhezineman lehiatuko diren lanak hautatzeko ordua da".
Hala, del Campok aurreratu duenez, martxoaren 4 inguruan finalistak zeintzuk diren emango dute aditzera eta martxo amaieran izango da aurtengo Huhezinema jaialdia.