%0,6ko prezio igoerarekin eta %1,6ko batez besteko inflazioarekin bukatu zuen Euskadik urtea

Leire Kortabarria 2014ko ots. 17a, 15:00

Botikek asko igo zuten iazko KPIa, berrordainketa aplikatu zelako.
INEk argitaratu dituen datuen arabera, Euskadik %0,6ko prezio igoerarekin amaitu zuen 2013a, aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Emaitza hori serie historiko osoan abendu batean izan den txikiena da baina, hala ere, Espainiakoa baino datu handiagoa.

Neurri handi baten, botiken berrordainketa Euskadin beranduago aplikatu zelako gertatu da desoreka hori: Euskadin 2013ko uztailaren 1ean hasi zen, eta Nafarroan eta Espainian, urte bat lehenago. Medikuntza taldearen prezioak %9,2 hazi ziren Euskadin.

Datu horrekin, 2013ko batez besteko inflazio tasa %1,6koa izan zen, inoizko datu txikienetako bat. Urte hasieran, %2,6ko inflazioa izan zen, baina gerora, txikituz joan zen; neurri handi baten, kontsumoa oso ahul dagoelako oraindik.

Datu apalena 2009koa da orain arte: %0,3. Urte hartan, krisia bere gogorrenean zegoen.

Iazko KPIra bueltatuta, prezioak talde gutxi batzuetan igo dira batik bat: garraioetan, azaroan %0,5ko urte arteko tasa zegoen, eta abenduan, %1,2koa, erregaiak garestitu zirelako. Etxebizitza ere garestitu egin zen: hamarren bat igo zen, berogailuetarako gasolioa garestitu zelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak