Mundumira jaialdia Arrasaten egingo da maiatzaren 30eko asteburuan

Monika Belastegi 2014ko ots. 14a, 09:36
2005 urteko Mundumiran parte hartu zuen taldeetako bat Monterronen.
Urtebeteko atsedena hartu ondoren, aurten berreskuratu egingo da Mundumira, munduko kulturen jaia. Mankomunitateko Turismo Sailetik aurreratu dutenez, une honetan jaialdiaren diseinua lantzen ari dira eta aurrerago emango dute jaialdiko berrikuntzen berri.

Turismo Sailetik bai aurreratu dutena da, Arrasaten izango dela maiatzaren 30 eta 31 eta ekainaren 1eko asteburuan.

Hori horrela, bigarrenez ospatuko da Mundumira Arrasaten. 2005 urtean egin zen lehenengoz jaialdia eta Arrasatek hartu zuen lehen edizio hura.

Lehen aldi hartan ere munduko kulturen jaia izan zen eta musika, zirku eta kaleko antzerkien tailerrak egin ziren. Baita artisau edota gastronomia azokak ere. Musikari dagokionez, Márcio Faraco brasildarraren eta Raul Paz kubatarraren eta Euskal Herritik Gariren kontzertuak izan ziren.

Arrasateren ondoren, Oñatin (2006), Aretxabaletan (2007), Bergaran (2008), Eskoriatzan (2009), Antzuolan (2010), Elgetan (2011) eta Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan partekatuta (2012) egin da munduko kulturen jaialdia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak