Baina Aretxabaletari ere momentu ezin hobean iritsi zaio hitzordua, joan den astean Hodarribiari 3 gol egin zizkioten-eta (0-3). Hala, ikusteko dago Bergara Aretxabaleta berrituaren etxean zer egiteko gauza zen.
Aloña ere gora dator
Aloña Mendik ere etxean jokatuko du bigarren astez jarraian, eta joan den asteko erakustaldiaren ostean (6-0) Azkargortaren mutilak seigarren dira. Domekan Ostadar izango dute Azkoagainen (16:30). Antzuolak, azkenik, Aurrerari laugarren postua kendu nahi dio bihar, Ondarroan.
Mondrak, Urola oilarraren kontra
Erregional Preferentean Mondrak etxean jokatuko du, bigarren sailkatu Urolaren kontra. Zapatuan izango da hitzordua, 16:30ean, Mojategin.