Marrupe proiektuari laguntzeko 'talo solidarioak' salduko dituzte Musakolako Eroskin barikuan eta zapatuan

Jon Berezibar 2014ko ots. 12a, 17:08
'Talo solidarioak' jan eta Mundukidek Mozambiken duen 'Marrupa' proiektuari laguntzeko aukera egongo da barikuan eta zapatuan Arrasateko Eroski supermerkatuan. Markinako Munduzabal garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeak prestatu eta salduko ditu taloak.

Munduzabalek makinatxo bat lan egiten du garapen lankidetza eta oraingo honetan jasotzen den dirua, Mundukidek Mozambikek zuzentzen duen Marrupa programara zuzenduko da.
Munduzabal eta Mundukide batera antzean sortu ziren orain 15 urte eta sorreratik dabiltza elkarlanean lankidetzarako proiektuen onuran.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak