Hitzartu izena eman diote Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle talde batek sortu duen proiektu komunikatibo berriari. Hamar lagun ari dira egitasmoa bultzatzen, gehien-gehienak Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko lehen mailako ikasleak.
Gaur gaurkoz, taldeak duen erronka nagusia da MU osora zabaltzea. Dagoeneko, laguntzaileak dituzte Huheziko Hezkuntza eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduetan, eta harremanetan daude Enpresagintza, GEP eta Gastronomia fakultateetako ikasleekin.
Informazioak zabaltzeko, bereziki, Interneteko baliabideak erabiliko dituzte. Horretarako, dagoeneko irekita dute blog bat (Hitzartu.tk) eta sortu dituzte profilak Facebook-en eta Twitter-en (@hitzartu). Eta, jakina, partaide gehienak Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleak izanik, berebiziko garrantzia emango diote ikus-entzunezko formatuei.
Maddi Lasa, Mikel Díaz eta Maia Iribarne, 'Hitzartu'ko kideak.