Balentria egin nahi du Realak, zaleen babesaz

Xabier Urtzelai 2014ko otsailaren 12a

Realak eta Bartzelonak Errege Kopako finalean egoteko partidua jokatuko dute gaur, Anoetan (22:00, A3). Kataluniarrek aurerrapauso handia egin zuten joanekoan, baina Realak ez du amore eman nahi, eta #ezhutsegin leloaz harmailakin zalez bete nahi ditu. Euren bultzadaz, txuri-urdinek garbi dute baietz, posible dela Bartzelona mendean hartu –2-0eko bat gainditu behar dute– eta finalean Real Madril taldea aurrez aurre izatea. GOIENA Donostian izango da gaur, zaleek finalerdia zelan girotzen ikusten, eta partidua bertatik bertara jarraitzen. Bihar goizean gaurko ilunkarak emandako izango duzue hemen, Goiena.net-en.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak