Eneko Ioldi, hirugarrenaren bila

Xabier Urtzelai 2014ko ots. 11a, 11:04
Eneko Ioldi, 2012ko finalean, Bilbaoren kontra atseden hartzen.
Bergarako Lau t'erdiko Txapelketa, Soraluce Saria, final-laurdenetan da dagoeneko, eta gaurko jaialdian txapelketako faboritoa ikusi ahal izango dugu lehian. Eneko Ioldik ondo baino hobeto hartu dio neurria txapelketa honi, nafarrak birritan jantzi duelako txapela (2012an, eta 2013an). Gainera, 2011n txapeldunorde izan zen. Hala, txapelketak dituen bost ediziotan nafarra hirutan izan da protagonista, eta berdin jarraitu nahi du. Gaurko jaialdiko (19:00) bigarren partiduan lehiatuko da Ioldi, Arrietaren kontra.

Promesa mailako partiduaz hasiko dute gaurko jaialdia, eta arratsaldeko lehenengo partiduan Xabier Errandonea eta –Inaxio Errandonearen semea– Etxeberria izango dira zein baino zein gehiago. Hala, lanporaketa gainditzen duenak martxoaren 4an jokatuko duten finalerdietarako txartela eskuratuko du. Eta, datorren martitzenean jokatuko duten kanporaketan Larunbek eta Irribarrian jokatuko dute beste txartelaren bila.

Seniorretan, Ioldi-Arrieta

Eta aurreratu moduan, Ioldik eta Arrietak jokatuko dute ondoren, txapelketan aurrera egiteko asmoaz. Printzipioz, Ioldi da faboritoa, eta BIxintxo Bilbao kanporatu zuen Arrieta izango du aurrean. Partidua irabazten duenak, berriz, Albarado izango du zain, martxoaren 4an –Albaradok kanporatu zuen Muguruza bergararra, joan den astean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak