Elkarlana errealitate bihurtu den seinale

'Herritarrak. Parte hartzeko esperientziak Gipuzkoan(2011-2013)' liburua aurkeztu dute arratsaldean Kulturaten. Gipuzkoako hamar eskualdeetan egindako esperientzien berri ematen du mimoz egindako liburuak.

Aurkezpenean Arantza Ruiz de Larrinaga, Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako zuzendaria; Imanol Azkue, liburuaren egilea eta Maider Morras, Arrasateko Udaleko berdintasun zinegotzia egon dira. Liburuak, azken legealdian Gipuzkoako instituzio publikoak herritarren parte hartzea bultzatzearen ondorioz egin diren 137 parte hartze esperientzien berri ematen du.

Etorkizunerako esku-orria

Azkuek, ibilbidean izan duen laguntza eskertu du; izan ere, hainbat herritako jendearekin harremanetan egon behar izan da eta idazlearen arabera, lagundu duten guztiona da liburua. Ruiz de Larrinagak ordea, egindakoa erakustearen garrantzia azpimarratu du; besteak beste, beste herri batzuek esku-orri bezala erabili dezaketelako etorkizunean parte hartze prozesuak egiteko.

Debagoieneko 19 esperientzia

Debagoienean egindako 19 esperientzia daude liburuan; Antzuolan egindako Elkarbizitza-plana edo Arrasateko Azokaren birpentsatze eta biziberritzeko plana adibidez. Horrez gain, parte hartu duten herritarren balorazioak jasotzen ditu liburuak. Horietako batzuk ere, aurkezpenean egon dira euren esperientzia partekatzen. Politika herrira hurbiltzeko pausu garrantzitsua dela esan dute bertan, erabakiak politikariek hartzen dituztelako, baina herritarrek ideiekin lagundu dezaketelako.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.