Eguena eta egubakoitza artean sartu ziren Oñatiko, Antzuolako eta beste zenbait herritako bazkideak dituen mendiko elkartean. Ateak bortxatu eta eraman zituzten topatu zituzten kontsumorako gauzak –edari, kafe, azukre...– eta, zuzendaritzakoen esanetan, txatarretarako balioko dutela uste zuten guztia: aluminiozkoak, eguzki plaken bateriak, berogailu bat... 15.000 euro inguruko kaltea eragin zuten lapurrek.