Urtero Gipuzkoako enpresarien artean egindako inkestaren arabera, salmentek gora egin zuten 2013an (fakturazioa %2,5 igo zen), batez ere kanpo sektoreari esker. Eskaerak ere %3,4 igo ziren iaz, eta Gipuzkoako enpresen %81,5ek eskaera mailari eustea lortu zuten.
Enpresarien artean konfiantza "nabarmen" hobetu dela baieztatu du Adegik: konpainien ia %70ek pentsatzen dute merkatua jada ez dagoela atzeraldian. Eta lan merkatuan ere argi izpiak seinalatu ditu patronalak.
Horiek horrela, 2014a urte "positiboa" izatea espero du eta datozen hilabeteetan lanpostuak sortzeko itxaropena ere agertu du, nahiz eta zaila ikusten duen langabezia jaistea urteko azken hiruhilekora arte.