Sakabanaketarekin amaitzeko, mobilizazioak deitu dituzte arratsalderako

Goiatz Arana Begiristain 2014ko ots. 6a, 13:53

Arkaitz Bellon Elorrioko presoaren heriotza salatzeko, hainbat eragilek mobilizazioak deitu dituzte gaur arratsalderako, 'Espetxe politika honi ez, sakabanaketa amaitu!' lelopean: Oñatin eta Aretxabaletan, elkarretaratzeak deitu dituzte, 19:00etarako, herriko plazetan; eta Arrasaten, manifestazioa, Seberotik aterata, 19:30ean.

Arrasaten bertan, kontzentrazioa egingo dute bihar, egubakoitza, Herriko Plazan, 19:30ean, Etxeratek deituta. Zapatuan, berriz, Elorriora joateko deia egingo dutela aurreratu dute.

Elorrioko presoa Puerto I espetxeko ziegan aurkitu zuten hilda atzo arratsaldean. Espetxe Zaintzarako Zuzendaritzak esan du "berez" zendu dela. Kartzelaldi "gogorra" izan du: etxetik mila kilometrora zuten, eta "hiru aldiz jipoitu" zutela salatu zuen. 36 urte zituen Bellonek, eta hamahiru urte eta hiru hilabeteko zigorra betetzen ari zen kale eraso batean parte hartzea egotzita. Hiru hilabete barru, maiatzean, zen zigorra kitatzekoa.

Urtebetean espetxean hil den hirugarren euskal presoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak