Enpresa txiki eta ertainek eta autonomoek maileguak lortzeko erraztasunak izango dituzte

Leire Kortabarria 2014ko ots. 5a, 13:39

Enpresa txiki eta ertainek (ETE), banakako enpresaburuek eta autonomoek maileguak lor ditzaten laguntzeko 2014ko Finantza Laguntza Programa onartu du Gobernu Kontseiluak. Gehienez ere, 600 milioi euroko babesa jarriko du Eusko Jaurlaritzak.

Gobernu Kontseiluak martitzenean, hilak 4 onartu zuen esandako programa, dekretu bidez. Helburua da ETEei bankuengandik finantzazioa lortzeko laguntza ematea. Ogasun eta Finantza sailburu Ricardo Gatzagaetxebarriak azaldu zuenez, ehun ekonomikoak "finantziazio arazo larriak izaten jarraitzen ditu" eta horren aurrean Jaurlaritzak gehienezko 600 milioiko babesa jarriko du hauen esku. Programa honen bidez enpresen, enpresaburuen zein autonomoen zorra berregituratzea, epe laburrerako zorra berritzea edo epe laburrerako duten zor hori, epe ertain eta luzerakoan bihurtzea, azaldu du Gatzagaetxebarriak.

Enpresa txiki eta ertainek 50.000 eta 650.000 euro arteko mailegua eskuratu ahal izango dute, eta autonomoek eta banakako enpresaburuek, 10.000 eta 100.000 euro artekoa. Eusko Jaurlaritzak astelehenean bertan ireki zuen finantzaketa hori eskuratzeko lehen deialdia, 300 milioi eurorekin hornitua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak