Foru Aldundiak emandako 7,3 milioiekin, 2.013 lanpostu sortu ziren iaz

Leire Kortabarria 2014ko ots. 5a, 11:01

Foru Aldundiak iaz ekintzailetasunari emandako 7.360.000 euroekin, 509 enpresa eta 2.013 lanpostu sortu ziren.

Horrez gain, 61 milioi euroko eraginiko inbertsioa izan zen iaz, enpresa-ekimen berriak sustatzeko programen bidez.

Foru Aldundiak esan duenez, "historiako aurrekontu-partidarik handiena" izan duen dekretu horren fruitu izan da ere 1.325 ikaslek parte hartu izana kultura ekintzailea bultzatzeko programatan. Unibertsitatekoak, DBHkoak eta Batxilergokoak ziren ikasle horiek.

Horrez gain, 1.030 lagun inplikatu ziren antolakuntza berrikuntzaren 106 sustapen prozesutan, eta langileen "parte-hartze aktiboa" sustatu zen enpresako erabakietan.

Lanpostu berri horietatik 1.294 zuzenak dira, eta 719, zeharkakoak edo eragindakoak. Bestalde, 1.563 lanpostu teknologia oinarria duten enpresa berrietan sortu dira, eta beste 450ak, batez ere, zerbitzu sektoreko autoenpleguak edo mikroenpresetako lanpostuak izan dira. Horrez gain, 260 lanpostu Emekin programak lagundutako emakumeei dagozkie.

Jon Peli Uriguen diputatuak gogorarazi du Gipuzkoako Aldundiaren ekintzailetasunari bideratutako programak erreferente eta praktika egoki gisa aurkezten direla Europako Batasunaren edo OCDEren aldetik.

Txekintek eta Barnetekin programen jarraipena

Ekintzailetasuna bultzatzeko programa horiek Txekintek izenekoaren jarraipena izan dira, oinarri teknologikoa edo berritzailea duten enpresa berriak sustatzeko helburuarekin, eta baita Barnetekin programena ere, barne ekintzailetza bultzatzeko.

Emekin programari eusten dio Foru Aldundiak, enpresak sortzeko prozesuarekin konprometituta dauden emakumeei zuzendua.

2013an programa indartu egin da hainbat ekintza berrirekin. Gehiago indartzeko, Txekin I eta Txekin II azpi-programetara bideratuko du Aldundiak dirulaguntza zati bat. Txekin I programak aholkularitza eskaintzen die bideragarritasun planak egiten eta finantzazioa bilatzen dabiltzan ekintzaileei. Txekin II programa merkatuan gehienez 5 urte daroaten enpresei zuzenduta dago, eta marketin planak, finantzazio azterketak, azterketa komertzialak eta zaintza teknologikoa eskaintzen dizkie enpresa horiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak