Ia elurrik ez eta errepideetan arazo barik

Monika Belastegi 2014ko ots. 1a, 17:14

Elurra Arantzazun gaur, zapatua, 16:15 aldera.
Euskalmet Agentziak muturreko meteorologia baldintzak iragarri ditu gaurko eta biharko. Hain zuzen, barnealdean elur maila etengabe jaisten joango dela iragarri du. Gaur arratsaldetik aurrera, 600-500 metrora jaitsiko dela aurreratu dute. Debagoienean, oraingoz, oso gutxi bota du.

Euskalmet Agentziak muturreko meteorologia baldintzak iragarri ditu gaurko eta biharko. Kostaldean eragingo du bereziki denboraldeak eta 7 metro arteko olatuak aurreikusten dira. Barnealdean, ostera, elurrak sor ditzake arazoak, eguerditik aurrera elur maila etengabe jaisten joango delako. Hain zuzen, arratsaldetik aurrera, 600-500 metrora jaitsiko dela iragarri du Euskalmetek.

Aurreikuspenak aurreikuspen, oraingoz, ez du elur askorik egin Debagoienean, bai aldiz euria. Elgeta, Kanpanzar, Elosua Kurtzeta, Arlaban, Deskarga eta Leintz Gatzagan errepideak garbi daude. Arantzazun 15:00ak aldera hasi da elurra eta 16:15 aldera ateratako argazkian ikus daitekeen moduan, apurtxo bat zuritzen hasita zegoen.

Bihar, domeka, Euskalmeten iragarpenen arabera abisu horia ezarriko dute eguerdiko 12:00ak arte, elur-kota 600-500 metrora jaitsi daitekeelako. Arratsaldean, berriz, elur maila 1.000 metroan jarriko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak