ACUBI, Bidasoako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak, Eroski eta Fagorren Kontsumobide ekarpenen gaineko batzar informatiboa egingo du astelehenean, otsailaren 3an, 16:00etan eta 19:00etan. Lehenengo batzar informatiboa, Urdanibia plazan dagoen Irungo Ospitale zaharrean egingo dute, eta bigarrena, Donostiako Koldo Mitxelena kultur-gunean. Bertan Koldo Nabaskuesek, EKA/OCUVko presidenteak eta Iñaki Velascok, EKA/OCUVko zuzenbide bulegoko arduradunak hitz egingo dute.
Eroskiko ekarpenen kasuan, EKA/OCUV erakundeak, uko egin zion Eroskik planteaturiko konponbideari, ekarpenen %30a galtzea suposatzen baitzuen, eta proposamen hobe baten esperoan daude. EKA/OCUVetik jakinarazi dute, proposamen hori ez bada gauzatzen, epaitegian demandak aurkeztuko dituztela, Eroskiko ekarpenak saldu zituzten entitateen aurka.
Fagorren kasuan, kooperatibaren egoerak, irtenbide estrajudizialak eragozten ditu. Horregatik, EKA/OCUVek hainbat demanda aurkeztu ditu Bilboko eta Gasteizko auzitegietan, ekarpenak saldu zituzten erakunde finantzarioen aurka.