Andoaineko jaialdirako prestatu dira ibarreko piano-jotzaile gazteak

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko urt. 30a, 16:33

Arrasateko Amaia antzokia piano doinuekin jantzi zen atzo, eguaztena. Hain zuzen ere, Debagoieneko sei herritako 50 neska-mutil bertako oholtzara igo eta saio polita eskaini zuten.

Arrasateko, Oñatiko, Bergarako, Elgetako, Eskoriatzako eta Aretxabaletako musika eskoletako ikasleek datorren hilabetean, otsailaren 15ean eta 16an, Andoainen egingo den jaialdian hartuko dute parte. Eta atzokoa, prestaketa saioa izan zen.

Batzuek bakarka eskaini zuten saioa, eta lau eskutara jo zituzten euren piezak beste hainbatek. Atzo entzun ziren melodiak interpretatu beharko dituzte Andoaineko zortzigarren jaialdian.

Pianoaren aurrean norberaren nortasuna erakutsita saio polita eskainiko dute guztiek, ziur. Eta denen ahalegina eskertzeko asmoz, Andoainen den-denek jasoko dute domina eta diploma bana.

Atzoko emanaldiaz, argi geratu zen piano-jotzaile harrobi aparta dagoela Debagoienean.

 

Erlazionatuak

Piano-jotzaile harrobi aparta Debagoienean

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014 urt 29

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak