Fagor Automationen esanetan, 2013ko ekitaldia Txinako dinamismo apalagoak markatu zuen. Brasilen ere murriztu egin zen jarduera.
Produktuari dagokionez, Fagor Automationen zuzendaritza "saiatuko da gero eta erantzun sofistikatuagoa ematen makina-erremintaren sektoreari". Katalogoa hilabete honetan bertan indartuko dute Fagor CNC 8060 kontrolaren industrializazioarekin; joan zen ekitaldian aurkeztu zuten, eta aurrerapen handiak eskaintzen ditu zazpi ardatzetarainoko mekanizazio- eta torneaketa-zentroetarako prestazioetan.
Bere ekipamenduen prestazioak handitzeko eta merkatu-joerei aurrea hartzeko, Fagor Automationek I+G-ra urteko diru-sarreren %8 eta 10 artean bideratzen du, eta 94 teknologo ditu Gipuzkoako bere zentroetan.
Fagor Automationek dioenez, I+G+b-n egiten duen ahalegina ezinbestekoa da merkatu-kuotari eusteko edo handitzeko eta nazioarteko lehenengo erreferentzia bihurtzeko. Arlo honetan, Ameriketako Estatu Batuetako enpresa baten eskaria asebete dute, kooperatibak egin dituen bi sistemarik handienak eginez, 40 metro luzekoak.