Zaragozako partidu "perfektuaren" ostean, Santoñaren kontra, etzi

Xabier Urtzelai 2014ko urt. 31a, 09:00
Bizitzako paradoxak, urteko partidu onena egin, eta galdu. Hori bizi izan zuen Ford Mugarri Arrasatek joan den astean Zaragoza indartsuaren kantxan (36-34). Asobal mailan lasai asko joka dezaketen bizpahiru jokalari ditu Dominicosek, eta horien aurrean Arrasatekoak hazi egin ziren: "Bi taldeon partetik partidu oso ona izan zen, erasoan eta defentsan. Batezbeste 60-70 eraso jokaldi egoten dira partiduko, eta joan den astean 120 inguru egin genituen", adierazi digu aste barruan Pablo Gartziak.

Hala, domekan (12:00, Iturripe) maila horri eutsi nahi diote Arrasatekoek, asko eskatzea ez bada beste emaitza batekin, eta lagun zahar baten aurrean: Santoña. Etxekoek ligako erraldoien artean jarraitzeko –laugarren daude– beharrezkoak dituzte bi puntu horiek. Izan ere, kategoriaz igotzeko asmoz sortutako taldeen artean sartu du muturra Ford Mugarrik, eta lotsagabe jarraitu nahi dute, aurrekontu handia duten taldeen artean egonda.

Entrenatzaile oñatiarra, baina, jakitun da jokalariei ezin diela gehiago eskatu: "Profesionalek moduan dihardute, astean lautan entrenatzen dugu eta aurrealdean gabiltza burrukan. Ikusteko dago amaierara arte hor aurrean borrokan egoteko gai izango garen baina exigentzia mailan inork ez gaitu irabazten. Denoi gustatuko litzaiguke Ford Mugarri aurrean ikustea, baina perspektiba galtzea ere arriskutsua da. Oraingoz, Iturripe jendez beteta ikustea da nahi dudana".  

Santoña "berritua" 

Adi, baina, domekako kontrarioaz. Duela bi urte igoera fasean ezagutu zuten elkar Arrasatek eta Santoñak, eta orain arte gehiago izan dira zerrajeroak: "Gabonetan Santanderko taldetik hiru fitxaketa on egin dituzte eta Lastras erdilaria ere errekuperatu dute. Partidu borrokatua izango da, seguru".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak