Erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku Dago dinamikako Debagoieneko taldeak aste honetan zehar aurrera eroaten ari diren ekintzen artean, ekonomia oinarri izan duen mahai-ingurua egin dute Arrasaten.
Joseba Barandiaran eta Oskar Arantzabal ekonomilariek eta Ekai Centerreko Adrian Zelaiak hartu dute parte bertan, eta erabakitzeko eskubidea aplikatzearen eta egoera juridikoa bata edo bestea izatearen inplikazio ekonomikoak izan dituzte berbagai. Hala, ahulgune eta indarguneak aztertu dituzte, baita erronka nagusiak zeintzuk liratekeen azaldu ere. Besteak beste, adierazi dute herrialde baten tamainak ez duela zertan eraginik izan herrialde horren bideragarritasun eta garapen ekonomikoan.
Hizlari bakoitzak bere ikuspuntuaren azalpena egin ostean, Kulturateko areto nagusian bildu diren herritarrekin iritziak elkartrukatu dituzte. Interesa piztu duen gaia izan da, eta ibarreko hainbat herritako jendea egon da bertan.
Saioaren bukaeran, aretoan bildutako hainbatek interesa erakutsi dute Arrasaten ere Gure Esku Dago lantaldea martxan jartzeko.