'Eskola honetan batu eta biderkatu egiten dugu' leloa daukan kanpaina, Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuak aurkeztu du gaur goizez. Aurten lehen aldiz, aurrematrikula prozesu osoa Internet bidez egin ahal izango da, www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net helbidean.
Ez da beharrezko izango, beraz,eskatutako dokumentazioa hautatutako ikastetxera eramatea. Pauso hori on-line egin ahal izango da, eta dokumentuak eskaneatuta bidali. Nola nahi ere, dokumentuak aurkeztea nahiz izen-emate prozesu osoa ikastetxeetan egiteko aukera ere egongo da, ohi bezala.
Seme-alabak lehen aldiz matrikulatuko dituzten gurasoek, 527 ikastetxe izango dituzte bi urteko haurrentzat (horietatik 329 publikoak, %62), eta 546 ikastetxe hiru urtekoentzat (332 publikoak, %60,8).
Seme alabak matrikulatzerako orduan egutegi bat hartu beharko dute kontuan gurasoek:
- Otsailaren 3tik 14ra: Eskabideak eta agiriak aurkeztea.
- Otsailak 25: Eskatzaileen zerrendak aurkeztuko dira.
- Martxoak 10: Esleitutako plazen behin-behineko zerrendak argitaratuko dira. Martxoaren 21era arte erreklamazioak egiteko epeak.
- Martxoak 27: Behin behineko zerrendak argitaratuko dira. Errekurtsoak aurkezteko epea, maiatzaren 2a arte.
- Apirilak 7: Bigarren eta hirugarren aukeren zerrendak argitaratzea.