Debagoieneko hiru taldeen artean Eskutik eskura ekintza astea antolatu dute aste honetarako; hauek dira ekintzak:
- Urtarrilak 29, Arrasateko Kulturaten, 19:00etan: Euskal ekonomiaren erabakimenaz mahai-ingurua, Joseba Barandiaran, Adrian Zelaia (Ekai Center) eta Oskar Arantzabalekin.
- Urtarrilak 31, Oñatiko gaztelekuan, 22:30ean: Carles Belda eta Joseba Tapia (Gose, bertan behera), kontzertuan.
- Otsailak 2, Lizargaraten, 12:00etan: Giza katea; aurretik, salda eta txistorra. Irteerak: 9:00etan, Bergarako plazan. 9:30ean, Antzuolako plazan; 9:30ean, Oñatiko Errekalde eskolan.