Bueltan da Mundumira

Irati Goitia 2014ko urt. 28a, 11:07

Urtebeteko geldialdiaren eta hausnarketa prozesu baten ostean, berriz egingo da Mundumira aurten. Arrasaten egingo da eta maiatz bukaera aldera izango da.

"2013. urtean hausnarketa prozesu bat egin genuen eta erabaki zen 2014an berriz antolatzea Mundumira", adierazi du Ana Heriz, Debagoieneko Mankomunitateko Turismo teknikariak. Zehaztu du Arrasaten egingo dela eta data zehaztu gabe dagoen arren, maiatz bukaera aldera izango dela aurreratu du.

Horretaz gain, Herizek gaineratu du hausnarketa prozesuan erabaki dutela eskualde ikuspegia eta eko-feria indartzea: "Erabaki da eskualdeko ikuspegi zabalagoa eskaintzea eta eko-feria bat barneratzea". Bestalde, orokorrean, balorazio positiboa egin dutela ere gaineratu du eta iragarri du aurtengo Mundumiran berrikuntzak sartzen ahaleginduko direla. Lan taldea eratu behar dute, orain, egitaraua antolatzen hasteko. Herizek esan du dena zehazten dutenean emango dutela guztiaren berri.

Zortzi urtez egin zen Mundumira eskualdeko zortzi herrietan. Lehena Arrasaten egin zen 2005ean eta azkena Leintz-Gatzagan eta Eskoriatzan 2012an. Urtebeteko etenaren ostean, bueltan da Mundumira.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak