Lehiaketa orokorrei dagokienez, edizio honetako irabazleak hauek izan dira:
- Jorge Rodriguez, Asier Arrillagarekin batera (rallyak)
- Joxe Labaka, Aitor Otaegirekin batera (rallysprinta)
- Aitor Zabaleta (mendi ibilgailuak)
- Aitor Ramirez (mendi turismoa)
- Aitor Arandia, Zugaitz Dañobeitiarekin batera (Sport erregulartasuna)
- Victor Calvo(eslaloma)
- Aitor Manso eta Iraitz Landa (Kartinga)
Kategoria guztietan banatu ziren trofeoak. Aurten, gainera, berritasun modura EAF-FVAren ikurra duten egurrez zizelkatutako trofeoak banatu dira. Honetaz gain, aipatzekoa da Igor Urieneri eginiko omenaldia. Hark Euskal Herritik kanpo European F3 Open txapelketan eginiko denboraldi bikainengatik jaso du trofeoa.