Debagoieneko Ospitaletik diote gripearen eboluzioa "ohikoa" ari dela izaten

Irati Goitia 2014ko urt. 24a, 18:09

Zazpi hildako izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan gripeak eragindako konplikazioengatik azken asteotan. Debagoienean gorantz egin dute gripearen kasuek, baina ez da hildakorik egon eta ez da beste pasienterik beste zentroetara bidali beharrik izan.

Debagoienean, Euskal Autonomia Erkidegoan bezala, gorantz egin dute gripearen kasuek azken aste hauetan, Debagoieneko Ospitaletik jakitera eman dutenez. Hala,  zehaztu dute kontsultetan eta ospitalean gripearen ondorioz dagoen jarduera intentsitate handikoa dela, baina horrek ez duela asistentzia prozesuetan eragozpenik sortu eta Debagoieneko Ospitaletik ez dela pazienterik beste zentroetara bidali.

Bestalde, jakitera eman dute Debagoienean gripea eragin handiagoa izaten ari dela haurrengan pertsona nagusiengan baino eta A birusa dela egun ematen dena, baina ez dela ohiko gripearen birusa baino arriskutsuagoa.

Zazpi hildako

Osakidetzak kaleratu dituen datuaren arabera, aurtengo gripearen bilakaera aurreko urteetakoen antzekoa da eta konplikazioen ondorioz hildakoen kopuru ere ohikoa da, %0,1etik igo gabe. Hala, zehazten da gripeak gaixotasun larriak dituzten pertsonengan eragindako konplikazioengatik EAEn hil direnak zazpi izan direla. Debagoieneko Ospitaletik jakinarazi dutenez, gure bailaran ez da horrelako egoerarik sortu orain arte. Osakidetzak azaltzen da birusaren erruz hildakoen artean ez dagoela lehendik gaixotasun larriren bat diagnostikatuta ez zuenik eta hil diren zazpi pertsonetatik seik gripearen aurkako txertoa hartu gabe zutela. Hala, Debagoieneko ESIk berriro gogoratu nahi izan du gripearen aurkako txertoa hartzeak duen garrantzia, birusa ez harrapatzeko eta bere eraginak nabarmen leuntzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak