Misio Taldekoek elkartasun afaria egingo dute gaur, egubakoitza, Bidaurretan, 20:30ean

Irati Goitia 2014ko urtarrilaren 24a

Misio Taldeak duen ohitura da elkartasun afariak egitea eta gaur, egubakoitza, egingo du beste bat Bidaurretako fraidearen saloian, 20:30ean.

Beti bezala, patata tortilla eta letxuga izango dituzte afaltzeko eta sagardoa edateko. Maliko Saint Paul ikastetxerako izango da batuko duten dirua eta Joxean Larrañaga parrokoak proiektuaren gaineko argibideak eskainiko ditu. Hain zuzen, afari honekin emango diote amaiera proiektu honi.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak