Horrez gain, foru arau berberaren ondorioz, adopzioen berdinak izango dira zergarendako aurrerantzean harrera iraunkorra eta adopzio aurreko egoera, baldin eta bi harreman mota horiek legedia zibilaren arabera sortu badira.
EAJ, PSE eta PPk adostutako zerga erreformaren ondorioetako bat da aldaketa hori. Oro har, aurrerantzean zerga-erregimen antzekoagoak izango dituzte Gipuzkoak, Arabak eta Bizkaiak, eta honakoa da adibide bat, izan ere, Arabak eta Bizkaiak 400.000 euroen muga zuten lehendik ere.