36 ate-ireki jardunaldi MUren eskaintza akademikoa ezagutzeko

Goiatz Arana Begiristain 2014ko urt. 23a, 19:32
Oñatiko Enpresagintza fakultatea.
Mondragon Unibertsitateak ateak irekitzeko 36 jardunaldi egingo ditu, urtarriletik ekainera, lau fakultateen eskaintza akademikoa aurkezteko: ingeniaritzakoa, enpresagintzakoa, humanitate eta hezkuntza-zientzietakoa eta gastronomiakoa. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleei eta horien gurasoei zuzenduta egongo dira.

Bi ordu ingurukoak izango dira eta lau fakultateetako arlo bakoitzeko graduak aurkeztuko dituzte zehatz-mehatz. Jardunaldi bakoitzean, iritziak trukatu eta zalantzak argitu ahal izango dira graduetako koordinatzaileekin.

Goi Eskola Politeknikoa

Goi Eskola Politeknikoan, ateak irekitzeko 11 jardunaldi egingo dira, ingeniaritzaren arloan. Campusak ditu Arrasaten, Ordizian eta, ikasturte honetatik aurrera, Donostialdean. Mondragon Unibertsitateak Ingeniaritzako bederatzi gradu eskaintzen ditu: Mekanika, Industria Elektronika, Telekomunikazioetako Sistemak, Informatika, Industria Diseinua, Industria Antolakuntza, Energia, Biomedikuntza, eta Ekoteknologia Industria Prozesuetan (azken hirurak Donostialdean).

Arrasateko Campusa, Areto Nagusian:

  • Otsailaren 8an, larunbata, 10:30ean.
  • Martxoaren 20an, osteguna, 17.30ean.
  • Maiatzaren 10ean, larunbata, 10:30ean.

Goierriko Campusa, Areto Nagusian:

  • Urtarrilaren 23an, osteguna, 17:30ean.
  • Martxoaren 15ean, larunbata, 10:30ean.

Donostialdeko Campusa, Orona Fundazioan:

  • Otsailaren 1ean, larunbata, 10:30ean.
  • Martxoaren 27an, osteguna, 17:30ean.
  • Maiatzaren 17an, larunbata, 10:30ean.

Enpresa Zientzien Fakultatea

Enpresagintza Fakultateak Enpresen Administrazioko eta Zuzendaritzako Gradua eta Lidergo Ekintzaileko eta Berritzaileko Gradua ematen ditu.  Irunen eta Oñatin ditu campusak, eta Lidergo Ekintzaileko eta Berritzaileko Graduaren ibilbide bat Amsterdam eta Madrilen ematen da;  ikasturte honetatik aurrera, baita Bartzelonan eta Bilbon ere.

Oñatiko campusean, Areto Nagusian:

  • Otsailaren 8an, larunbata, 11:00etan.
  • Martxoaren 22an, larunbata, 11:00etan.
  • Maiatzaren 10ean, larunbata, 11:00etan.

Bidasoako Campusean, Areto Nagusian:

  • Otsailaren 13an, osteguna, 18:00etan.
  • Martxoaren 15ean, larunbata, 11:00etan.
  • Apirilaren 5ean, larunbata, 11:00etan.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea (Huhezi)

Fakultate horrek Lehen Hezkuntzako Gradua eta Haur Hezkuntzako Gradua ematen ditu Eskoriatzan. Horretaz gain, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko gradua eskaintzen du Aretxabaletako campusean; aurreko ikasturtean inauguratu zen.

Aretxabaletako Campusa, Areto Nagusian:

  • Otsailaren 8an, larunbata, 11:00etan.
  • Martxoaren 6an, osteguna, 18:00etan.
  • Apirilaren 5ean, larunbata, 11:00etan.
  • Maiatzaren 10ean, larunbata,  11:00etan.

Eskoriatzako Campusa, Areto Nagusian:

  • Otsailaren 8an, larunbata, 11:00etan.
  • Martxoaren 6an, osteguna, 18:00etan.
  • Apirilaren 5ean, larunbata, 11:00etan.
  • Maiatzaren 10ean, larunbata, 11:00etan.

Gastronomia Zientzien Fakultatea-Basque Culinary Center

Basque Culinary Center, Mondragon Unibertsitatearen Gastronomia Zientzien Fakultatea, 2011n jarri zen abian; gastronomian eta elikagaien zientzian ikerketako eta berrikuntzako zentro bat duen munduko lehen fakultatea da. Gastronomia eta Sukaldaritza Arteetako Gradua eskaintzen du.

Donostiako Campusa, Basque Culinary Centerren Entzunaretoan:

  • Otsailaren 13an, osteguna, 18:00etan.
  • Martxoaren 22an, larunbata, 10:30etan.
  • Maiatzaren 24an, larunbata, 10:30etan.

Argibide gehiago jasotzeko: www.mondragon.edu/prest edo 902 110 436.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak